XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ondoren esango dedan au ere Don Josek berak kontatua da guri egun batez.

Bere emazteak galdetu omen zion: - Aizu, Joxe: nun dago Barkaiztegi sagardotegia? Zuk sagardotegi ortara joateko oitura dezu nunbait, eta gure bezero edo kliente askok deitzen didate telefonoz, esanez alegia gure etxe ontara deitzen omen dute, eta gauean berandu arte ez omen zaituzte aurkitzen; eta balekite nun dagon Barkaiztegi, bertara joango omen lirake.

Neronek ere badaukat, ba, gogoa baserri ori nun dagon ikusteko; eta, eguraldi ona egiten duan batean, zurekin joan bear det.

Beti kontu berarekin ari omen zitzaion emaztea, eta Don Josek pentsatu omen zuan egun artantxe joan bear zutela paseo eder bat emanez.

Barkaiztegi Martuteneko baillaran dagoanez, Ernaniko tranbean erosoago joan zitezken.

Baiña Don Jose iñoiz pikaro xamarra baizan, eta nekaldi edo aspertu bat eman nai zion nunbait bere emazteari, berriz geiago ez joatearren; eta, Donostian bizi ziranez, artu omen zuten Aiete aldeko kamioa eta Oriamendi aldean barrena ospitaletatik pasa eta Agerre baserriaren aurretik Lukasene baserrira.

Gero, emendik Larrañategi sagardotegira, eta emendik Barkaiztegira.

Onera iritxi ziranean, ala dio Don Josek emazteari: -Auxe da Barkaiztegi. Eta emazteak: - Jeeesus! Jesus! Aldean dago! Ni ez nator geiago onera!

Don Josek uraxe entzun nai zuan.

Ala dio emazteak bere aurpegi tristearekin: - Etxekoandre, silla bat emango al didazu mesedez? Asper-asper eginda nator da...